XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5 ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZA - DIRUZAINTZA/URE 2

Ibilgailuaren bahitura jakinaraztea. Montes Ciudad, Primitivo

Ediktua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko 2. Unitateko biltzaile exekutiboak

Jakinarazten du: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialaren zordun Primitivo Montes Ciudad jaunari Bulego honetan tramitatzen ari zaion 9500222 zk. premiamenduzko espediente administratiboan ondorengo probidentzia eman dela:

PROBIDENTZIA: Administrazioaren premiamenduzko espediente honetan aipatzen diren zorrak behar bezala jakinarazita eta premiamendu bidean jarrita daude.

Zorra ordaintzeko emandako epea igaro da eta, eskura ditugun datuen arabera zordunak ez duenez lehentasunez bahitu daitekeen bestelako ondasunik, espedienteko jarduketak ikusirik, honako probidentzia honen bidez bahitutzat jotzen dut zordunaren ondorengo ibilgailua, aipatzen diren zorrak ordaintzeko: SS-7522-AD

Bahitura horren ondorioz, ibilgailu hori zordunak espediente honetan dituen erantzukizunei aurre egiteko erabiliko da, hau da, Gizarte Segurantzari 1995/01etik 1996/06ra bitarteko kuotak ez ordaintzeagatik zor diona ordaintzeko.

Zorraren tronkoa 507.570 pezetakoa eta kopuru horri premiamenduz kobratzeagatik jarritako errekargua gehitu behar zaio, 177.650 pezeta, alegia, bai eta jardunbidearen aurrekontuko kostuak ordaintzeko 2.100 pezeta ere.

Trafikoko Buruzagitza Probintzialaren Erregistroan bahitura horren nota hartuko da prebentzioz, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren alde

Aipatutako Erregelamenduko 109. artikuluan xedatutakoa betez, halaber, probidentzia hau jakinarazi behar zaio zordunari, adierazita peritua izenda dezakeela balorazioan eskuhartzeko.

Eta Primitivo Montes Ciudad jaunari ezin izan zaienez probidentzia hori jakinarazi, ediktu honen bidez jakinarazitzat ematen da.

Horrez gain, interesatuari jakinarazten zaio, legeak horretarako eskubidea ematen diola uste badu, probidentzia horren aurka errekurtsoa aurkeztu diezaiokeela Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko zuzendari probintzialari ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita Hilabeteko epean.

Dena dela, errekurtsoa jarrita ere jardunbidea ez da etengo Bilketa Erregelamendu Orokorreko 184. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen ez badira.

Donostia, 1998ko otsailak 19. Arantza García de la Iglesia, biltzaile exekutiboa.(1866)